Next Euskadi

Argia eta itzala

18/07/2017 | Jokin Bildarratz

rss Ezagutzera eman
Argia eta itzala

DESCARGAR IMAGEN

Uztailaren 18a heltzen den bakoitzean egun beltza etortzen zaidanez burura, aurtengoan argi pixka bat ematen dion gertakari bat ekarriko dut gogora. Izan ere, horrelako egun batean jaio zen, duela 99 urte Hegoafrikako Mvezo herrian, XX mendeak eman duen pertsonaia garrantzitsuenetako bat: Nelson Mandela. Horregatik, 2009az geroztik bere omenezko nazioarteko eguna izendatzea erabaki zuen Nazio Batuetako Batzar Nagusiak.

Giza eskubideen alde eta bere herrian beltzak baztertzeko aplikatzen zen Apartheidaren aurka egiteagatik hogeita zazpi urtez espetxean izan ostean Hegoafrikako Presidente izatera heldu zen, eta bakea, askatasuna eta gizartearen adiskidetzea izan ziren bere jardueraren ardatzak.

Nazio Batuek gatazkak konpontzen, arrazen arteko harremanak lantzen, giza eskubideak sustatzen, adiskidetzea bultzatzen eta beste hainbat arlotan egin zituen lanei gorazarre egiten die, eta gaurko eguna espetxeratuta daudenen baldintzak hobe daitezen sustatzeko ere izan dadila erabaki zuen duela bi urte, hauek gizartearen parte garrantzitsua direlako jakitun.

Egun berezi hau gogoratuz argi pixka bat eragin nahi nuen baina, jakina, argia dagoenean itzala ere sortzen da, eta Estatu espainiarrean egun honetan gogoratzen den ekintzarekin eta 81 urte geroago bakea eta adiskidetzearen alde emateko falta diren pausoak ikusita, oraindik itzal gehiegi dagoela uste dut.

Next Euskadi
Aberri Eguna 2018